BUNGALOWAK ERRESERBATZEA
Plaza librea dagoela baieztatu eta gero, kanpineko arduradunek banku kontuko zenbaki bat ematen dute, erreserba gauzatze aldera. Kontu horretan, egonaldiaren prezioaren % 50 ordaindu behar da. Halaber, kanpineko fax zenbakia emango dizugu, ordainketaren ziurtagiria bidal dezazun. Dena den, nahi izanez gero, bankuak berak mezu elektronikoa bidal diezaguke, ordainketa egin dela baieztatzeko.

Ordainketaren ziurtagirian, sarrera eta irteera egunak, eta bungalowean egongo den pertsona kopurua aipatuko dira.

Bestalde, kanpinera iristean, prezioaren beste % 50 ordaindu behar da, eta 50 euroko finantza eman. Horiek horrela, faktura eta fidantzaren ordainagiria ematen zaizkio bezeroari.