LURSAILAK
Lursailak 80 eta 120 m² ingurukoak dira.Zuhaitzek mugatuak dira, eta lerroan antolatuak direnez, ez dago bizilagunik ez atzean ez aurrean, eta horrek pribatutasuna bermatzen du.

Lurra belarrezkoa da, eta euri urak modu egokian drainatzen dituenez, ez da lokatzik izaten.

Lursailean, gehienez, familia batentzako lekua dago; autoa, eta kanpin denda edo karabana dituela.

Nork berebarbakoa erabil dezake, baina lurra baino gorago jarri behar dira, eta, betiere, aurrez, harreran jakinarazi behar da.

Iturri guztietako ura edangarria da. Elektrizitate hartuneak, berriz, 5 amperekoak dira.

Ezin da animaliarik ekarri.

Zaborrontziak kanpineko sarreran daude, kanpalekuan usain txarra saiheste aldera.