FAQ
 
Zenbat leku dago lursailetan?
- Lursail bakoitzean, gehienez, familia batentzako lekua dago; autoa, eta kanpin denda edo karabana dituela. Dena den, haurrentzako beste denda txiki bat ere jarri daiteke.
 
Mobilhome delakoa instala daiteke?
- Ez, debekatua dago mobilhomeak instalatzea.
 
Karabana utzi daiteke denbora luzez
- Ez, lursailetan ezin da karabana finkorik utzi.
 
Barbakoak egin daitezke lursailetan?
- Bai, baina bezeroek bere barbakoa ekarri behar dute, eta lurra baino gorago jarri, belarra ez hondatzeko. Oinarririk ez baduzue, eskatu harreran.
 
Koltxoi puzgailua dago?
- Bai.
 
Kanpinean izozgailua dago gure jaki izoztuentzat?
- Bai, dohainik da, baina leku mugatua du.
 
Txakurrik eraman daiteke?
- Ez, debekatua dagokanpinera animaliak ekartzea.
 
Non dago debekatua erretzea?
- Instalazioen barruan eta igerilekuan bainatzeko zonan.
 
Zer ordura arte erabil dezakegu ibilgailua lursailetara edo bungalowetara iristeko?
- Gaueko hamaikak arte.
 
Non utz dezakegu ibilgailua gaueko hamaiketatik aurrera?
- Kanpinaren eremuaren barruan utz daiteke.
 
Futbolean jolas daiteke kanpinaren barruan?
- Ez, debekatua dago futbol pilotak erabiltzea kanpinaren barruan.
 
Musika ekipoak konekta daitezke?
- Debekaturik dago entzungailurik gabe erabiltzea.
 
Zer abiaduran gida daiteke kanpinaren barruan?
- Gehienez, 10 km/h-ko abiaduran gida daiteke.
 
Jendea gonbidatu dezakegu lur sailetara edo bungalowetara?
- Kanpalekura eta bungalowetara bezero erregistratuak bakarrik sar daitezke.
 
Zenbat pertsonentzako lekua dago bungalowetan?
- Gehienez, lau pertsonentzako lekua dago.
 
Lursail zehatz bat erreserba daiteke?
- Ez, ez dakigulako zein geratuko den libre.
 
Zein da bungalowen sarrera ordua?
- Bungalowetara 14:00etatik aurrera sar daiteke.
 
Zein da bungalowen irteera ordua?
- Bungalowetatik 10:00 baino lehen irten behar da.
 
Zein ordutik aurrera ordaindu behar da beste egun bat?
- 12:00etatik aurrera ordaindu behar da beste egun bat.
 
Lursailean zenbat egun egongo garen zehaztu behar dugu?
- Ez, ez da galdetzen bezeroa zenbat egun geratuko den. Sarrera eguna erregistratu egiten da, baina ez irteera eguna.
 
Zer adinetik aurrera ordaindu behar da helduen prezioa?
- 10 urtetik aurrera.