BIENVENIDO
Kanpinak 10.000 m2 ditu. Hasieran, 100 lursail zituen, baina egun 40 ditu. Oraingo lursailak handiagoak dira, eta har dezakegun pertsonen kopurua erdira murriztu dugu. Horrela, bezeroek ez dute luze itxaron behar dutxa erabili ahal izateko, eta jendea igerilekuan edo kanpineko beste lekuetan pila dadin saihesten da.

Ezin da animaliarik ekarri, eta soinu aparatuen erabilera oso mugatua da. Halaber, debekatua dago kanpalekuan ibilgailuak erabiltzea 23:00etatik 07:00etara. Hitz batean, giro lasai eta atseginaz gozatzeko behar duzun guztia bermatzen dugu.

Kanpinetik bertatik hainbat ibilbide egin daiteke, oinez zein bizikletan (berdin mendikoa edo errepidekoa den).

Kanpina 900 metrora dago, eta horregatik behe mendiko eguraldia dugu. Hau da, egunez oso atsegina da, eta gauean freskoa.

Kanpinak kokaleku paregabea du Pirinioetako beste leku batzuk ezagutu eta bisitatzeko. Esaterako, egun erdian Vall de Boi-ko eliza erromaniko guztiak bisitatu ahalko dituzu. Kontuan izan, berriki Gizadiaren Ondare izendatu dituztela. Halaber, txangoak egin ahal dituzu Aiguestortes-eko parke nazionalean, eta hainbat leku interesgarri bisita dezakezu, esaterako: Vall d’Aran, Benasqueko ibarra, Vall Fosca, Roda de Isabena, Congost de Montrrebei, Bagneres de Luchon, Lourdes, eta abar. Informazio gehiago aurkituko duzu Ibilbideak atalean.

Eskerrik asko orri hau bisitatzeagatik.

GURE FILOSOFIA