| FAQ | |
| Zenbat leku dago lursailetan? | |
| - | Lursail bakoitzean, gehienez, familia batentzako lekua dago; autoa, eta kanpin denda edo karabana dituela. Dena den, haurrentzako beste denda txiki bat ere jarri daiteke. |
| Mobilhome delakoa instala daiteke? | |
| - | Ez, debekatua dago mobilhomeak instalatzea. |
| Karabana utzi daiteke denbora luzez | |
| - | Ez, lursailetan ezin da karabana finkorik utzi. |
| Barbakoak egin daitezke lursailetan? | |
| - | Bai, baina bezeroek bere barbakoa ekarri behar dute, eta lurra baino gorago jarri, belarra ez hondatzeko. Oinarririk ez baduzue, eskatu harreran. |
| Koltxoi puzgailua dago? | |
| - | Bai. |
| Kanpinean izozgailua dago gure jaki izoztuentzat? | |
| - | Bai, dohainik da, baina leku mugatua du. |
| Txakurrik eraman daiteke? | |
| - | Ez, debekatua dagokanpinera animaliak ekartzea. |
| Non dago debekatua erretzea? | |
| - | Instalazioen barruan eta igerilekuan bainatzeko zonan. |
| Zer ordura arte erabil dezakegu ibilgailua lursailetara edo bungalowetara iristeko? | |
| - | Gaueko hamaikak arte. |
| Non utz dezakegu ibilgailua gaueko hamaiketatik aurrera? | |
| - | Kanpinaren eremuaren barruan utz daiteke. |
| Futbolean jolas daiteke kanpinaren barruan? | |
| - | Ez, debekatua dago futbol pilotak erabiltzea kanpinaren barruan. |
| Musika ekipoak konekta daitezke? | |
| - | Debekaturik dago entzungailurik gabe erabiltzea. |
| Zer abiaduran gida daiteke kanpinaren barruan? | |
| - | Gehienez, 10 km/h-ko abiaduran gida daiteke. |
| Jendea gonbidatu dezakegu lur sailetara edo bungalowetara? | |
| - | Kanpalekura eta bungalowetara bezero erregistratuak bakarrik sar daitezke. |
| Zenbat pertsonentzako lekua dago bungalowetan? | |
| - | Gehienez, lau pertsonentzako lekua dago. |
| Lursail zehatz bat erreserba daiteke? | |
| - | Ez, ez dakigulako zein geratuko den libre. |
| Zein da bungalowen sarrera ordua? | |
| - | Bungalowetara 14:00etatik aurrera sar daiteke. |
| Zein da bungalowen irteera ordua? | |
| - | Bungalowetatik 10:00 baino lehen irten behar da. |
| Zein ordutik aurrera ordaindu behar da beste egun bat? | |
| - | 12:00etatik aurrera ordaindu behar da beste egun bat. |
| Lursailean zenbat egun egongo garen zehaztu behar dugu? | |
| - | Ez, ez da galdetzen bezeroa zenbat egun geratuko den. Sarrera eguna erregistratu egiten da, baina ez irteera eguna. |
| Zer adinetik aurrera ordaindu behar da helduen prezioa? | |
| - | 10 urtetik aurrera. |